Lauro Fundazioa-ren lehen ekimena antzezlan bat izango da, Lauron, 3-7 urteko ikasleei zuzendua, zeinetan euren aitite eta emamek parte hartzeko aukera izango duten: “Amama: Irrifarreen Ondarea”.
Emanaldi honekin bi helburu nagusi ditugu:
Antzezlan honen inguruan testuingurua sortzeko, hainbat jarduera burutzen ari gara ikasleekin eta familien parte-hartze aktiboarekin, kontuan izanik gainera, “Martxoak 8”ko aldarrikapen eguna bitartean dela eta ikuspegi hori ere gehitzen dugula belaunaldien arteko loturak sendotzeko:
Animatu zaitezte etortzera!
Eidabek ekoiztutako antzezlanak, istorio hunkigarria kontatzen digu, neska baten bidaia zirraragarria, amamarik ez duena eta bere bila abiatzen denarena.
Amaieran, kartela gehitu dizuegu, zehaztasunekin. Sarrerak erosteko esteka ere gehitzen dizuegu. Kontuan izan ume edo nagusientzako prezio ezberdinak daudela eta bereziki aitite eta amamak etortzea sustatu nahi dugula.