AIZKORRI (Aitzgorri) 1.523m

Kultura

Askok Gipuzkoako mendirik altuena diote, baina berez Aketegi da 1.551 metroekin, biak egiten
ahaleginduko gara. Behin Nafarroko mendirik garaiena igota, hurrengo erronka polita litzateke.
Gainera oso mendi ospetsua bihurtu da Zegama-Aizkorri munduko trail famatuaren ondorioz.

Mendi honetara igotzeko Arantzazuko Santutegitik irten ala behintzat helduko gara ibilbidearen
arabera. Lauroko ikastolatik goazenez Euskal kulturari buruz zerbait adieraztea beharrezkoa
ikusten dut.

Arantzazuko santutegia edo basilika Oñatin (Gipuzkoa) kokatuta dagoen
monasterio frantziskotarra da. Bertan Arantzazuko Ama Birjina gurtzen da, 1468 urtean Errodrigo
Baltzategi artzainari elorri batean (arantzetan) Ama Birjinaren irudi bat aurkitu baitzuen.

Ukaezina da Arantzazuk Euskal Herri osoko bizitza erlijioso eta kulturalean izan duen eragina.
Gerra zibilaren ondoren, santutegia hobetu eta edertzeko asmoz, fraideek basilika berri baten
beharra ikusten zuten, eta, horretarako, arkitektura-lehiaketa bat prestatu zuten. 1952rako,
Arantzazu artelan baten gisa berritzeko talde hautatua zuten: Carlos Pascual de Lara (horma-
irudiak, hura hil ondoren Lucio Muñozek amaituak) eta Nestor Basterretxea (kriptan); haiei
elkartu zitzaizkien Eduardo Txillida (atariko lanak), Xabier Álvarez de Eulate (beirateak) eta Xabier
Egaña (Andre Mariaren Gelatxoko margolanak), baita Jorge Oteiza ere.

Euskararen historian ere, Arantzazuko santutegiak badu garrantzia: 1968an, Arantzazuko Batzarrean deiturikoan, euskara batuaren sorrera abiatu zen, euskara guztien eredu idatzi bateratua izango zena.

Igoera

Dokumentazioa