Jostailuen zirkua: ilusio berriak denontzat

Deskribapena

Jostailuak herritarren dohaintzetatik etorri dira, eta helburua argia izan da: erabilgarri dauden materialak; jostailuak, liburuak, puzzleak, mozorroak eta bestelako jolas-materialak, behar dituzten familiei helaraztea. Gaurko jardunean, hainbat familia bertaratu dira eta material ugari jaso ahal izan dute, guztiak egoera onean eta erabilerarako prest.

Lauro Fundaziotik aukera hau familiei helarazi diegu, eta, aldi berean, bidelaguntza eskaini diegu ekimenean parte hartu ahal izateko. Guretzat oso garrantzitsua da horrelako ekimenetan parte hartzea, komunitatea indartzen dutelako eta elkartasunaren balioa praktikara eramaten dutelako.

Xehetasunak

  • Jostailuen zirkua.
  • 2025eko abendua.
  • Bilboko BBKuna.