
Lauro Fundazioa-tik, ikastolako hezkuntza-proiektuari balioa ematen dioten jarduerak sustatzen ditugu, ikasleen ikaskuntza-esperientziak aberasteko eta familiek euskarazko aisialdian parte hartzeko aukera izan dezaten. Haur Hezkuntzan lantzen ari diren eduki pedagogikoei jarraipena emanez, Baltzolako kobazuloetara irteera antolatu dugu: natura, historia eta euskal mitologia uztartzen dituen familia-jarduera hezitzaile eta ludikoa.
Parte hartzea irekita dago Laurokoak ez direnentzat ere, eta lagun, senide edo interesa duen edonork parte har dezake.
Zer egingo dugu?
Otsailaren 8an, igandea, naturan ibilaldi txiki bat, kobetara bidean. Han, hainbat jarduera eta joko: istorioak kontatzea, antzinako bizitza simulazioa, aztarna arkeologikoen bilaketa, soinu-jokoak, argi-itzalak eta muralak bezalako ekintzak prestatuta daude. Haurrek bai klasean ikasitakoaz, bai familian gozatzeko aukera paregabea izango da.
Ikus zirkularra zehaztasun guztiekin: Baltzolako irteera_eus