Lauro Fundaziotik, gure helburu fundazionalekin bat eginez, ipuin kontaketa berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu neska-mutilek ipuinen magiaz gozatzeko, euskararen erabilera aisialdian sustatuz, irakurzaletasuna indartuz eta belaunaldien arteko loturak sendotuz gure nagusien ekarpenak eta esperientzia aitortzeko.
Saioak bi atal izango ditu:
Garrantzitsua da azpimarratzea jardueran erabiliko dugun hizkuntza une oro euskara izango dela. Hala ere, euskara menperatzen ez duen edonor ere etor daiteke, entzunez eta belarria landuz ere hizkuntza ikasten eta barneratzen baita. Amama eta aititek eskainiko dituzten ipuin kontaketa guztiak euskaraz izango dira.
Azkenik, gogorarazi nahi dugu jarduera hau guztientzat irekia dela: ikastolako familiez gain, kanpoko jendea, lagunak, auzokideak edo interesa izan dezaketen ezagunak ere ongietorriak izango dira.
11:00 – Jardueraren hasiera.
Hiru ipuin ezberdin irakurriko dira, bakoitza teknika desberdin batekin kontatua.
11:45 – Denbora librea familian.
Guraso eta seme-alabek liburutegian elkarrekin egoteko aukera izango dute: liburuak arakatu, irakurri, jolastu eta ipuinen inguruan gozatzeko tartea.
12:15 – Aiton-amonen ipuin kontaketa.
Parte hartu nahi duten amama eta aititek ipuinak kontatuko dituzte ikasleen aurrean.
13:00 – Jardueraren amaiera.
*Ordutegi hauek parte-hartzearen arabera pixka bat aldatu daitezke.
Bertaratzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hurrengo estekaren bidez: IZEN EMATEA
Esteka horretan bertan, ipuin bat kontatu nahi duen edozein amama edo aititek bere izena eman ahal izango du, kontatuko duen ipuinaren izenburua adieraziz. Hiru aukera daude. Zein ipuin kontatu argi ez baduzue, ipuin proposamenen zerrenda duzue galdetegian bertan, ipuin bat aukeratu eta guri adierazi. Norbaitek etxeko ipuin bat ekarri nahi badu edota libururik gabeko ipuina kontatu, ongi etorria izango da.
Egun magiko eta berezia izango da, hitzek eta ipuinek belaunaldiak batuko dituzten eguna. Denon parte-hartzea espero dugu ilusioz!