Lauro Ikastolako nesken futbol taldearen denboraldi ahaztezina

Denboraldi berezia bizi izan du Lauro Ikastolako nesken futbol taldeak. Lan handia, ilusioa eta talde-lana uztartuz, gure jokalariek ligako 2. postua lortu dute, denboraldi osoan erakutsitako konpromisoaren eta ahaleginaren fruitu.

Emaitza hau are baliotsuagoa da kontuan hartuta jokalari askorentzat futbolean jokatzeko lehen urteetako bat izan dela. Hala ere, astero entrenamenduetan egindako lanari eta talde barruan sortu den giro bikainari esker, jokalariek aurrerapen handia egin dute eta partida bakoitzean ausardiaz eta ilusioz lehiatu dira.

Denboraldi honek beste ezaugarri berezi bat ere izan du: taldeko entrenatzaileak ere neskak izan dira lehen aldiz. Honek balio handia du, izan ere, erreferente berriak sortzen ditu gure ikasleen artean eta nesken kirola indartzen laguntzen du gure komunitatean.

Lauro Ikastolatik oso harro eta pozik gaude jokalariek eta entrenatzaileek egindako lanarekin. Emaitzetatik harago, benetan garrantzitsuena izan da sortu duten taldea, bizi izan dituzten momentuak eta elkarrekin egindako bidea.

Denboraldi honek argi erakusten du Ikastolan nesken futbola hazten ari dela: espero dugu talde honen adibideak beste neska askori ere pausoa emateko eta futbolean murgiltzeko gogoa piztea.

Zorionak talde osoari! Etorkizuna ilusioz beteta dator.

 

Azken artikuluak

2026/03/16
Kontu Artean: ipuinen magia familiarekin!
2026/03/10
Hirugarren hiruhileko plaza libreak
2026/03/09
Formulauro proiektua: auto elektrikoen aurtengo lehen lasterketa

Albisteen historikoa