Martxoaren 15ean Lauro Fundazioak antolatutako «Kontu Artean» tailerra izan genuen. 40 familia baino gehiago — gurasoak, aitite-amamak eta haurrak — bildu ziren larunbat goiz eder batean, Ikastolako Haur Hezkuntzako eraikinean, ipuinen inguruko saio parte-hartzaile eta berezian.
Ipuinak, azalpenak eta aholku praktikoak
Saioan zehar bost ipuin kontatu ziren, gehienak haurrek beraiek aukeratuak, eta tartean gurasoei zuzendutako azalpenak txertatu ziren: irakurtzearen eta kontatzearen arteko aldea, eta etxean erabiltzeko bederatzi teknika praktiko, hala nola ahotsaren modulazioa, suspentsea, parte-hartzea edo pertsonaien ahotsak. Tresna erabilgarriak, egunerokotasunean aplikatzeko modukoak.
Atsedenaldian, elkarrekin irakurtzen
Atsedenaldirako, liburutegi txiki bat atondu genuen, eta familiek orduerdi horretan elkarrekin irakurtzeko aukera izan zuten, gurasoak eta aitite-amamak haurrekin, giro lasai eta atseginez. Momentu oso berezia.
Jarduera amaitu ostean, familia guztiei posta elektronikoz dokumentu osagarri bat bidali zitzaien landutako eduki eta aholku guztiekin.