Ekarpen ekonomikoak

Afiliatuen ekarpenak

Lauro Fundazioak eskolaz kanpoko kirol- eta kultura-jarduerak garatzen ditu, baita kiroldegiaren eta gainontzeko instalazioen kudeaketa egin ere.

Horrela izanik, Lauro Fundazioko afiliatuek (Lauro Ikastolako erabiltzaileak direnak), hilero ekarpen bat egiten dute ordainagiri bidez (gaur egun 37,89 €) jarduera hauek estaltzeko.

Dohaintzak

  • Gure Jakintza Funtsa: Lauro Ikastolako bazkideei eskaintzen zaien aukera bat da Kooperatiban baja direnean euren hasierako diru-ekarpena Lauro Fundazioari dohaintzan emateko.
  • “Lauroko”: komunitateko edo inguruko edozein pertsonak dohaintza egin ahal izango du, 50 €/urtean.
  • “Laurokide”: enpresa, elkarte edo antzekoek dohaintza egin ahal izango dute , 300 €/urtean.

Diru-ekarpen hauek kenkari-eskubidea dute PFEZaren kuotan.

Diru-laguntza ofizialak

Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Udaletxeak, besteren artean.