* Oharra: igeriketa ikastaroetan izena emateko 3 urte beteta izan behar dira urriaren 1erako.
– Izen-ematea urte osorako da, eta baja eman nahi izanez gero, hiruhileko bakoitzean eman daiteke. Dagokion epetik kanpo baja emanez gero, ez da dirurik itzuliko.
– Ikastaro baten baino gehiagotan izena eman nahi izanez gero, ekintza eta ordutegi ezberdinetan izan behar da. Bete ezean, izen-emate guztiak baliogabetuko dira.
– Aurrematrikula egiteko epeak amaitutakoan ez dira bajak onartuko.
Lauroko bazkideak:
Lauroko bazkideak EZ direnak:
Prozedura hauekin aurrematrikula eginda dago. Epea amaitutakoan, ez dira bajak onartuko, zozketa egin eta behin-behineko zerrendak argitaratu ahal izateko.
Izen-emate epea amaituta, zozketa burutzen da plazen esleipena egiteko. Irizpidea: letra bat atera eta horren arabera ordenari jarraitu, Lauroko bazkideek lehentasuna dutela kontuan izanik.
Itxaron zerrenda bat egingo da eta bajaren bat egotekotan kontuan hartuko da. Hurrengo hiruhilekoan ez zaio prozedura honi jarraituko (itxaron zerrenda hau ez da indarrean egongo).
Behin plaza libreak argitaratuta daudela, email bidezko eskaera epea ezarriko da: epe horretako lehen eguneko 9:00etatik aurrera hartzen diren eskaerak kontuan hartuko dira esleipenerako, ordenaren arabera, eta lehen bi egunetan bazkideek lehentasuna dutela kontuan izanik.
Bigarren eta hirugarren hiruhiletarako izen-ematea
Baja emateko epea zabalduko da eta horren ostean plaza libreak argitaratuko dira. Behin plaza libreak argitaratuta daudela, email bidezko eskaera epea ezarriko da: epe horretako lehen eguneko 9:00etatik aurrera hartzen diren idatzizko-eskaerak kontuan hartuko dira esleipenerako, ordenaren arabera, lehen bi egunetan bazkideek lehentasuna izango dutelarik.