Jostailuen zirkua: ilusio berriak denontzat

Lauro Fundazioak Bilboko BBK Aretoan parte hartu du BBK Fundazioak antolatutako ekimen solidario batean. Ekimen honen bidez, jostailuak bildu eta behar handiena duten familiei bideratu zaizkie, Gabonetako garai honetan aukera eta ilusio apur bat gehiago izan dezaten.

Jostailuak herritarren dohaintzetatik etorri dira, eta helburua argia izan da: erabilgarri dauden materialak; jostailuak, liburuak, puzzleak, mozorroak eta bestelako jolas-materialak, behar dituzten familiei helaraztea. Gaurko jardunean, hainbat familia bertaratu dira eta material ugari jaso ahal izan dute, guztiak egoera onean eta erabilerarako prest.

Lauro Fundaziotik aukera hau familiei helarazi diegu, eta, aldi berean, bidelaguntza eskaini diegu ekimenean parte hartu ahal izateko. Guretzat oso garrantzitsua da horrelako ekimenetan parte hartzea, komunitatea indartzen dutelako eta elkartasunaren balioa praktikara eramaten dutelako.

Azken artikuluak

2026/01/23
Ibilaldia Baltzolako kobetara, 4-5 urteko umeekin
2026/01/23
Kaligrafia ikastaroa 8-12 urtekoentzat, familian
2026/01/19
Saskibaloi saileko koordinatzaile berria

Albisteen historikoa