Lettering tailer berezi bat antolatu dugu datorren otsailaren 1erako, igandea, 8-12 urte bitarteko neska-mutilentzat eta eurekin datozen nagusiei zuzenduta, azken hauek ere parte hartuz.
Parte hartzea irekita dago Laurokoak ez direnentzat ere, eta lagun, senide edo interesa duen edonork parte har dezake.
Lauro Fundazioak seme-alaba eta familien arteko harremanak sendotu eta euskarazko aisialdi-esperientzia aberasgarriak eskaintzea du xede. Ildo horretan, familian eta lagunartean egiteko Kaligrafia eta Lettering Tailerra antolatu dugu: sormena, hizkuntza eta elkarrekin ikastea uztartzen dituen jarduera, alegia.
Jarduera osoa euskaraz egingo da. Tailerraren helburua idazketa artistikoa modu ludikoan lantzea da, euskarazko giroan, ikasleek eta helduek elkarrekin sortu, ikasi eta gozatzeko aukera izan dezaten.
Ikus zirkularra zehaztasun guztiekin: KALIGRAFIA TAILERRA_eus