Eskola Kirolaren, Kultur Jardueren eta Hizkuntzen Planak ikasleen hezkuntza integralerako eta Lauro Ikastolaren hezkuntza-helburuak lortzeko zerbitzuen eskaintza osatzen du, Lauro Fundazioak garatuta, hain zuzen.
Plan honetan 900 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrera (8 urte), eskola-ordutegia amaitu ondoren eta garraio-zerbitzu propioarekin.
Bai zuzenean antolatutako jardueretan, bai hirugarrenekin sustatu eta kontratatutakoetan, Lauro Ikastolak ikasle guztiek etapa bakoitzean eskainitako jardueretan parte hartzeko eskaerei erantzun nahi die. Eta interesdun bat ere ez da baztertua izango haren elitean ez egoteagatik, baldin eta ezarritako arauak eta jarraibideak betetzen baditu eta Lauroren hezkuntza-balioen barruan garatzeko konpromisoa hartzen badu.