Ibilaldia Baltzolako kobetara

Deskribapena

Topagunean, parking-ean bertan, azalpen labur bat eman zen: zer egingo genuen, bidearen ezaugarriak eta segurtasun aholku batzuk.

12:20 inguruan abiatu ginen. Nahiz eta ibilbidea 20–25 minutukoa izan, umeekin 45–50 minutuan egin genuen, erritmo lasaian eta taldea batuta mantenduz. Aurreko egunetan euria egin zuenez, lokatzak erritmoa moteldu zuen une batzuetan.

13:05ean iritsi ginen haitzulora.

Lehenengo 25 minututan (13:30 arte) familiek askatasunez ibili ziren: batzuk haitzuloa esploratzen, beste batzuk lasai bokadiloa jaten.

13:30ean, harri handi baten inguruan elkartu ginen eta jarduera gidatua hasi zen:

  • Haitzuloaren sorrera azaldu genuen.
  • Lehen gizakien bizimoduaz hitz egin genuen.
  • Harriekin eta pedernalarekin sua nola egiten zen erakutsi genuen.
  • Tartaloren ipuina kontatu genuen.

Ez zen hitzaldi pasiboa izan: adin ezberdinetako haurrek parte hartu zuten galderak eginez eta zekitena partekatuz.

14:00etan familiei bi aukera eman zitzaien: autora bueltatu edo haitzuloan gehiago sakondu. Erabakitzeko askatasuna zeukatela azaldu zitzaien. Familia gutxi batzuk bueltatu ziren; gehienok barrurago sartu ginen.

Barruan honakoak aurkitu genituen:

  • Saguzarrak
  • Estalaktitak
  • Haitzulo txikiak
  • Antzinako su arrastoak
  • Lehen gizakien bilera gune izan zitezkeen espazioak

14:35ean ia familia guztiak batera abiatu ginen parking-era. Bueltako bidea azkarragoa izan zen (15:00etan parkingean), jada bidea ezagutzen genuelako eta lokatz guneak nola saihestu ere.

Balorazioa:

  • Ibilbidea egokia eta eramangarria
  • Haitzuloa ikusgarria eta hezitzailea
  • Jarduera barruan dinamikoa eta parte-hartzailea
  • Iraupena egokia familientzat

 

Xehetasunak

  • Ibilaldia: Baltzolako kobak.
  • Eguna: otsailaren 8a, igandea.
  • Ordutegia: 12:00 – 15:00.