Kaligrafia-Lettering tailerra

Deskribapena

Parte-hartzea

Kopurua guztira: 23 lagun (13 adingabe, 10 heldu).

Lauro Ikastolatik kanpoko familiak: 2 familia (4 parte-hartzaile).

Jarduera familia giroan garatu da, gurasoek eta seme-alabek elkarrekin parte hartuz.

 

Enpresa eta giza baliabideak

Enpresa kontratatua: Margolari Eskola. Bi monitore.

 

Jardueraren garapena

Tailerra azalpen labur batekin hasi da, kaligrafiaren eta letteringen oinarrizko kontzeptuak aurkezteko. Ondoren, parte-hartzaile bakoitzak dosier bat jaso du, eta horren bidez ariketak eta praktikak egin dituzte.

Familiek elkarrekin lan egin dute, helduek eta haurrek jarduera partekatuz, giro lasaian eta sortzailean. Jardueran zehar erabilitako hizkuntza nagusia euskara izan da, aisialdian euskararen erabilera sustatzeko helburua betez.

Xehetasunak

  • Tailerra: kaligrafia.
  • Eguna: otsailaren 1a, igandea.
  • Ordutegia: 10:00 – 13:00.