Lauro Fundazioan komunitatea guztion artean eraikitzen dela uste dugu. Horregatik, zure iritzia, ideiak eta bizipenak funtsezkoak dira guretzat.
Hemen, zure proposamenak, gomendioak edo iruzkinak uztera gonbidatu nahi zaitugu; egindako ekintza baten ingurukoak, parte hartu nahiko zenukeen jardueren ingurukoak, edo, besterik gabe, gure lana hobetzen lagunduko duten ideiak.
Zure ekarpenek gure proiektuak aberasten dituzte eta euskarazko aisialdi eta kultura bizirik mantentzen laguntzen digute.
Zure ahotsak badu lekua hemen, eta pozik jasoko dugu edozein iradokizun.
Anima zaitez eta partekatu zure ideia!
Elkarlanean, komunitate sendo eta euskaldunago bat eraikitzen jarraituko dugu.