BERBALAGUN saioen hasiera
Eta euskaraz egiten badugu?
Batzuetan ez da asko behar euskaraz gehiago hitz egiteko: kafe bat, giro lasaia eta ondoan lagun on batzuk. Hori da proposatzen dizuguna.
Ez dugu klase formalik egingo, ezta presiorik ere. Ez dugu zuzentasun perfektua bilatuko: elkarrekin egotea, hitz egitea eta pixkanaka konfiantza hartzea baizik. Euskaraz aritzeko espazio eroso eta segurua sortu nahi dugu, lasai sentitzeko modukoa.
Begira zein erraza: ostiraletan, 17:15-18:15 bitarteran, zuk ere tarte hori baliatu dezakezu, kafe bat eskuan, solasaldi atsegin bat… eta ia ohartu gabe, euskaraz gehiago eta gehiago.
Baditugu izen-emateak, taldetxoa sortu dugu, eta jende gehiagok parte hartzea nahiko genuke jardueraren arrakasta bermatzeko. Giro atsegina sortuko dugu, eta zenbat eta gehiago izan, orduan eta aberasgarriagoa izango da guztiontzat.
Animatu zaitez! Euskaraz aritzeko espero zenuen aukera da hau: EMAN IZENA.
Itxaroten zaitugu! Eman diezaiogun euskarari bere lekua gure aisialdian ere.
