Auto elektrikoen Formulauro taldea, Gasteizko lasterketan

Ekainaren 7an, eskolaz kanpoko auto-elektrikoen Formulauro taldeak Gasteizko lasterketan parte hartu zuen, Goblin kategoriako beste 9 talderekin batera.

Bigarren esperientzia honetan, gure ikasleek maila bikaina erakutsi zuten autoaren prestaketan, estrategian eta gidaritzan, ingurukoengandik asko ikasiz. Lan gogor horrek bere saria izan zuen: “Best Bodywork” garaikurra etxera ekartzea lortu zuten!

Eskerrik asko arratsalde osoan zehar animatzen eta laguntzen egon ziren familia guztiei. Egun borobila eta arrakastatsua izan zen!

Azken artikuluak

2026/06/15
Auto elektrikoen Formulauro eta Geldiezinak Barakaldoko lasterketan
2026/05/11
Udako kanpusak 2026
2026/04/24
Eider Arana ikasle-ohia eta Athleticeko jokalaria Ikastolan, etorkizuneko kirolariak inspiratzen

Albisteen historikoa