Auto elektrikoen Formulauro taldea, Gasteizko lasterketan

Ekainaren 7an, eskolaz kanpoko auto-elektrikoen Formulauro taldeak Gasteizko lasterketan parte hartu zuen, Goblin kategoriako beste 9 talderekin batera.

Bigarren esperientzia honetan, gure ikasleek maila bikaina erakutsi zuten autoaren prestaketan, estrategian eta gidaritzan, ingurukoengandik asko ikasiz. Lan gogor horrek bere saria izan zuen: “Best Bodywork” garaikurra etxera ekartzea lortu zuten!

Eskerrik asko arratsalde osoan zehar animatzen eta laguntzen egon ziren familia guztiei. Egun borobila eta arrakastatsua izan zen!

Azken artikuluak

2026/07/16
Kiroldegiko ikastaro-eskaintza 26/27rako
2026/06/19
Lauroko futbolari gazteek denboraldi bikaina osatu dute
2026/06/15
Auto elektrikoen Formulauro eta Geldiezinak Barakaldoko lasterketan

Albisteen historikoa