Auto elektrikoen Formulauro eta Geldiezinak Barakaldoko lasterketan

Ekainaren 14an, Lauro Ikastolako Formulauro elkarteak, Formulauro eta Geldiezinak taldeekin, Greenpower Iberiak antolatutako Barakaldoko auto elektrikoen lasterketan parte hartu zuen.

Ikasleek maila erabat bikaina eta harrigarria erakutsiko zuten autoaren prestaketan, estrategian eta gidaritzan. Lan gogor eta bikain horrek sari hirukoitza izan zuen jokoan zeuden probetan:

  • 🥇 Lehenak, DRAG proban, bi lasterketa irabaziz.
  • 🥇“SPIRIT OF GREENPOWER” garaikur prestigiotsua.

Eskerrik asko arratsalde osoan zehar animatzen eta laguntzen egon ziren familia guztiei. Denon laguntzari esker, egun borobila, historikoa eta arrakastatsua izan zen!

Azken artikuluak

2026/06/09
Auto elektrikoen Formulauro taldea, Gasteizko lasterketan
2026/05/11
Udako kanpusak 2026
2026/04/24
Eider Arana ikasle-ohia eta Athleticeko jokalaria Ikastolan, etorkizuneko kirolariak inspiratzen

Albisteen historikoa