Berbalagun ekimena

Lauro Fundazioaren ardatz nagusietako bat gure inguruko pertsonen parte-hartzeko espazioak eskaintzea eta komunitatean euskaraz bizitzeko aukerak sortzea da. Aisialdiaren eta harreman sozialen bidez, euskara modu naturalean erabiltzea bultzatu nahi dugu, konfiantza irabaziz eta hizkuntza gure egunerokoan txertatuz.

Testuinguru horretan, Berbalagun proiektua martxan jarriko dugu. Ekimen honen helburua euskaraz hitz egiteko gune atsegin, lasai eta segurua eskaintzea da: hizkuntza praktikatzeko, ohiturak aldatzeko eta euskara eguneroko harremanetan normaltasunez erabiltzeko.

Euskaraz praktikatzeko gune libre eta segurua bilatzen duen edonorentzat dago irekita: lagunak, ezagunak, euskaltegiko kideak, senitartekoak, oro har, euskaraz gehiago hitz egin nahi duten pertsonak.

Nori zuzendua? Dagoeneko euskararen oinarriak dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Helburua: hizkuntza erabiltzeko segurtasuna irabazi eta ohitura bihurtu nahi dutenentzat.

Nola izango dira saioak?

  • Ostiraletan, 16:45etik 17:45era, ordubeteko iraupenarekin, Behekosoloa Kiroldegian. Hasteko, bi asterik behin egingo dira, baina taldeak bere elkartzeko maiztasuna erabaki dezake.
  • Talde txikiak antolatuko dira, 4–5 lagunekoak, bakoitzean euskaraz ondo moldatzen den parte-hartzaile batek solasaldia gidatuko duelarik, elkarrizketa errazteko.
  • Giro erosoan burutuko dira, lasai hitz egin eta eguneroko erritmotik pixka bat deskonektatzeko. Solasaldia kafe eta pintxo batez lagunduta egingo da, eta Lauro Fundazioak bere gain hartuko du horren kostua.

Euskaraz gehiago hitz egin nahi baduzu edo beste batzuk laguntzeko boluntario gisa parte hartu nahi baduzu, animatu eta eman izena ondorengo estekan: IZEN EMATEA

Izena emateko epea: otsailaren 11ra arte.
Lehen saioaren aurreikuspena: otsailak 20, ostirala.

Egin dezagun elkarrekin euskaraz hitz egiteko espazio bizi, hurbil eta esanguratsua. Zure hitzak behar ditugu!

Azken artikuluak

2026/02/13
Aste Santuko kanpusak
2026/02/09
Baltzola: abentura, natura eta euskara aisialdian
2026/02/03
Giro ederra kaligrafia-lettering ikastaroan

Albisteen historikoa