Eider Arana, Lauroko ikasle eta jokalari ohia, San Mamesen omendua

Martxoaren 29an, igandea, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak eta Atletico de Madridek jokatu zuten partida San Mamesen. Futbol jaiaz harago, Athletic Clubek omenaldia egin zien aurreko denboraldian lehen taldearekin debutatu zuten lau jokalariri eta haien jatorrizko klubei.

Horien artean izan zen Eider Arana, Lauro Ikastolako ikasle ohia, gurean futbolean lehen urratsak eman zituena. Ekitaldian, Lauro Ikastolaren ordezkari gisa, Errektore Kontseiluko Presidentea, Xabier Manterola, eta Diruzaina, Aitzol Llona, izan ziren, eta harrotasunez bizi izan zuten klubak egindako aitortza hau.

Zorionak Eider! Zure ibilbidearen parte izanagatik harro gaude!

Azken artikuluak

2026/03/30
Oihane Dobaran, Espainiako Txapelketako azpitxapeldun Euskal Selekzioarekin
2026/03/29
355 pertsona batu ginen KORRIKAren festari jarraipena emateko
2026/03/16
Kontu Artean: ipuinen magia familiarekin!

Albisteen historikoa