Lauro Fundazioak gure ekitate-helburuarekin bat egiten duten erakunde eta elkarteekin lankidetzan jardungo du, gure indarguneak eta ezaugarri bereziak erabiliz aukera-berdintasuna sustatzeko eta gizarte bidezkoago bat eraikitzen laguntzeko.
Ekintzak honako hauetara bideratuko dira:
Lauro Fundazioak arlo horretan garatzen dituen ekintza guztietan euskara funtsezkoa izango da, gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko aukera gisa.
Hizkuntzak aukera paregabea eskaintzen du zaurgarritasun-egoeran edo gizarte-bazterketako arriskuan bizi diren pertsonei komunitatean integratzen laguntzeko: beren nortasuna sendotzeko, harremanak sortzeko eta gizartean errotzeko bide segurua.
Zentzu horretan, gure helburua izango da euskarara hurbiltzeko eta euskarara iristeko aukera ematen duten egoerak erraztea eta horretarako aukera berdintasuna bermatzea.