«Amama», obra de teatro en Lauro Ikastola

Lauro Fundazioa-ren lehen ekimena antzezlan bat izango da, Lauron, 3-7 urteko ikasleei zuzendua, zeinetan euren aitite eta emamek parte hartzeko aukera izango duten: “Amama: Irrifarreen Ondarea”.

Emanaldi honekin bi helburu nagusi ditugu:

  • Aitite eta amamen inguruan aitortza egitea.
  • Euskarazko kultur ekintzak sustatzea.

Antzezlan honen inguruan testuingurua sortzeko, hainbat jarduera burutzen ari gara ikasleekin eta familien parte-hartze aktiboarekin, kontuan izanik gainera, “Martxoak 8”ko aldarrikapen eguna bitartean dela eta ikuspegi hori ere gehitzen dugula belaunaldien arteko loturak sendotzeko:

  • Denon artean sortutako horma-irudia Haur Hezkuntzako pasabideetan.
  • Amamen ahotsaren eta istorioen magiaz gozatzeko kontalari berezi baten bisita.
  • Nagusiak hizpide eta protagonista dituzten ipuinen gida banatuko dugu.
  • Ipuin kolektibo bat sortuko dugu, bakoitzak bere amamarekin partekatzeko.

Animatu zaitezte etortzera!

Eidabek ekoiztutako antzezlanak, istorio hunkigarria kontatzen digu, neska baten bidaia zirraragarria, amamarik ez duena eta bere bila abiatzen denarena.

Amaieran, kartela gehitu dizuegu, zehaztasunekin. Sarrerak erosteko esteka ere gehitzen dizuegu. Kontuan izan ume edo nagusientzako prezio ezberdinak daudela eta bereziki aitite eta amamak etortzea sustatu nahi dugula.

 

Últimas noticias

2026/01/23
Excursión a las cuevas de Baltzola con niños y niñas de 4-5 años
2026/01/23
Curso de caligrafía para 8-12 años, en familia
2026/01/19
Nuevo coordinador de la sección de baloncesto

Histórico de noticias