Arrigunaga hondartzaren garbiketa
URAREN NAZIOARTEKO EGUNA – HONDARTZA GARBITZEKO JARDUNALDIA
Arrigunaga hondartza | Martxoak 22 | 11:00 – 13:00
Lauro Fundaziotik Arrigunaga hondartzan hondakinak biltzeko jardunaldi bat antolatu dugu martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko Eguna dela eta.
Ekimen honen bidez, naturarekiko errespetua sustatu nahi dugu eta, aldi berean, aisialdian euskararen erabilera bultzatu, hau baita Lauro Fundazioaren helburu nagusietako bat: kultura, gizarte-ekintzak eta komunitatea baliatuz euskaraz bizitzeko aukerak sortzea.
Jarduera 11:00etatik 13:00etara izango da Arrigunaga hondartzan. Parte-hartzea erabat boluntarioa da, eta bakoitza nahi duenean joan ahal izango da.
Jarduera guztiz irekia da: nahi duen edonor etor daiteke (lagunak, auzokideak, familiako kideak edo interesa duen beste edozein pertsona).
Gogorarazi nahi dugu jarduera %100 euskaraz egingo dela, eta parte-hartzaile guztiak euskaraz aritzera animatzen ditugu. Euskaraz ondo moldatzen ez bazara ere, ongi etorria izango zara Belarriprest moduan parte hartzera. Helburua familientzat euskarazko aisialdi produktiboa eta atsegina eskaintzea da.
Fundazioak garbiketa eta babeserako materiala banatuko du. Hala ere, baliteke guztientzat nahikoa ez izatea; beraz, ahal baduzue, etxetik materiala ekartzea gomendatzen dugu, adibidez:
- Eskularruak.
- Hondakinak jasotzeko pinzak, etab.
Izena emateko, ondorengo formularioa bete behar da: IZEN EMATEA
Animatu eta zatozte gurekin Arrigunaga hondartza garbitzera!
