Formulauro proiektua: auto elektrikoen aurtengo lehen lasterketa

Joan den martxoaren 7an, Greenpower Iberiak antolatutako kotxe elektrikoen lasterketa ospatu zen Zornotzan. Goblin kategorian 13 talde elkartu ziren, eta horien artean Lauro Ikastolako bi talde: Formulauro eta Geldiezinak.

Ikasleentzat lehen esperientzia izan zen, baina egun osoan zehar primeran aritu ziren: autoen prestaketan, gidaritzan eta estrategian. Gainera, beste taldeen lanetik asko ikasi zuten.

Eguneko unerik berezienetako bat “Best Bodywork” saria jasotzea izan zen. Bestalde, familien babesa ere nabarmena izan zen, arratsalde guztian etengabe animatuz eta lagunduz.

Eskerrik asko parte hartu zuten guztioi: familiei, euren parte-hartze gabe ezinezkoa baita lasterketa hauetara bertaratzea; eta patrozinatzaileei, euren ekarpenengatik.

Zorionak denoi egindako lanagatik!

Azken artikuluak

2026/04/24
Eider Arana ikasle-ohia eta Athleticeko jokalaria Ikastolan, etorkizuneko kirolariak inspiratzen
2026/03/30
Oihane Dobaran, Espainiako Txapelketako azpitxapeldun Euskal Selekzioarekin
2026/03/29
Eider Arana, Lauroko ikasle eta jokalari ohia, San Mamesen omendua

Albisteen historikoa