Joan den otsailaren 1ean, igandea, Lauro Fundazioak antolatuta, Kaligrafia eta Lettering tailerra egin zen, familientzako aisialdi sortzaile eta hezitzailearen barruan. Guztira 11 familiek hartu zuten parte, 23 lagun guztira, eta hiru ordu baino gehiagoz jardun zuten elkarrekin ikasten eta sortzen.
Tailerraren lehen zatian, parte-hartzaileek kaligrafiaren eta letteringen oinarrizko teknikak landu zituzten, estilo desberdinak ezagutuz eta idazkeraren xehetasunetan sakonduz. Bigarren zatian, berriz, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan zuten, lamina propioak sortuz eta eskura jarritako material ugari erabiliz.
Jardunaldia giro lasai eta atseginean garatu zen, seme-alabak eta gurasoak elkarren ondoan, sortzen eta ikasten aritu zirelarik. Saio osoan zehar euskararen erabilera izan zen nagusi, familian eta aisialdian hizkuntza bizitzeko aukera paregabea eskainiz.
Horrelako ekimenek indartu egiten dute Lauro Fundazioaren helburua: familientzako aisialdi osasuntsua, sortzailea eta euskarazkoa sustatzea.
Lauro Fundaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten familia guztiei, eta etorkizunean antzeko jarduerak eskaintzen jarraituko dugu, komunitatea eta euskara ardatz hartuta.