Kontu Artean: ipuinen magia familiarekin!

Martxoaren 15ean Lauro Fundazioak antolatutako «Kontu Artean» tailerra izan genuen. 40 familia baino gehiago — gurasoak, aitite-amamak eta haurrak — bildu ziren larunbat goiz eder batean, Ikastolako Haur Hezkuntzako eraikinean, ipuinen inguruko saio parte-hartzaile eta berezian.

Ipuinak, azalpenak eta aholku praktikoak

Saioan zehar bost ipuin kontatu ziren, gehienak haurrek beraiek aukeratuak, eta tartean gurasoei zuzendutako azalpenak txertatu ziren: irakurtzearen eta kontatzearen arteko aldea, eta etxean erabiltzeko bederatzi teknika praktiko, hala nola ahotsaren modulazioa, suspentsea, parte-hartzea edo pertsonaien ahotsak. Tresna erabilgarriak, egunerokotasunean aplikatzeko modukoak.

Atsedenaldian, elkarrekin irakurtzen

Atsedenaldirako, liburutegi txiki bat atondu genuen, eta familiek orduerdi horretan elkarrekin irakurtzeko aukera izan zuten, gurasoak eta aitite-amamak haurrekin, giro lasai eta atseginez. Momentu oso berezia.

Jarduera amaitu ostean, familia guztiei posta elektronikoz dokumentu osagarri bat bidali zitzaien landutako eduki eta aholku guztiekin.

Mila esker etorri zineten guztioi, zuen parte-hartzeak jarduera hau benetako esperientzia bihurtu zuen!

Azken artikuluak

2026/03/10
Hirugarren hiruhileko plaza libreak
2026/03/09
Lauro Ikastolako nesken futbol taldearen denboraldi ahaztezina
2026/03/09
Formulauro proiektua: auto elektrikoen aurtengo lehen lasterketa

Albisteen historikoa