Parte Hartu

Familia Sarea

Nondik gatoz?

Lauro Fundazioa sortzeko bidean, familien iritzia eta ekarpenak funtsezkoak izan dira. Hasieratik bilatu dugu familien parte hartzea: galdeketa baten bidez zuen beharrak, nahia eta ideiak jaso ditugu, eta horri esker hasierako familia-sarea osatu da. Sare ireki eta bizia da, eta lehen bilera dagoeneko egin dugu, aurrera pausoak elkarrekin marrazten hasteko.

Hori guztia oinarri hartuta, familia sare egituratua sortzen ari gara, familien parte-hartzea modu errazean eta antolatuan bideratzeko.

Zer da Familia Sarea?

Familia Sarea Lauro Ikastolako familien parte-hartzerako egitura da, eta Lauro Fundazioaren eta familien arteko zubi lana egiteko sortu da. Helburua argia da: gure komunitatea indartzea eta Fundazioak garatzen dituen jarduerak familien ikuspegiarekin, beharrekin eta ilusioarekin elikatzea.

Elkarlan honen bidez, euskararen presentzia eta erabilera indartu nahi ditugu ikastolako eguneroko bizitzan eta aisialdian.

Nola parte hartu?

Familia Sarean parte hartzeko aukera malguak eta anitzak daude, bakoitzaren interes eta aukeren arabera. Parte-hartzea ez da “dena edo ezer ez”: bakoitzak bere neurrian eta bere erritmoan lagundu dezake.

  1. Sarearen Bihotza

Sarearen erdigunea da: guraso talde egonkor bat, ideiak sortu, kontrastea egin eta Fundazioaren norabidean laguntzen duena.

Komunitatearekin eta familiekin zubi lana egitea izango du eginkizun nagusietako bat.

  1. Sarearen Gorputza

Ekintza zehatzetan parte hartzen duen guraso multzo malgua da.

Ez du egitura egonkor edo iraunkorrik; parte-hartzea programa edo ekintza konkretu baten antolaketa eta garapenera mugatzen da. Denbora tarte zehatzetan lagundu nahi duten familientzat aproposa.

  1. Sarearen Eskuak

Sortzen diren behar praktikoetan laguntzen duen boluntario talde zabala da.

Ekintza puntualetan auzolan modura esku hartzen dute, produkzio lanetan, Materialak prestatzen, zabalkundean, antolakuntzako bestelako laguntzetan.

Euren eskuak dira Fundazioak egiten duen lanaren irudi praktiko eta bizia.

Zergatik parte hartu?

Familia Sarea ez da soilik laguntzeko modua; komunitatea eraikitzeko aukera ere bada.

Euskaraz bizi, sortu eta gozatzen duen sare bat osatzen dugu, eta zure presentziak gure proiektuei arnas berria ematen die.

Parte hartu nahi baduzu edota zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan: gonzalezb@laurofundazioa.eus