355 pertsona batu ginen KORRIKAren festari jarraipena emateko

Lauro Ikastolako Kilometroan batu eta korrika egin ostean «Guruzu»n batu ginen jaialdiarekin jarraitzeko.

Bingo musikala: eguneko izarra

Haurrak zuzenean muralera joan ziren, gurasoek kafetxo bat eskatu zuten, eta pixkanaka bingo musikalerako kartoiak banatzen hasi ginen.

Bingo musikala arrakasta ikaragarria izan zen. Abestiak entzuten, familiek kartoia betetzen, haurrak saltoka… Giroa dibertigarria, dinamikoa eta oso bizia izan zen. Elkarren opari-txartelak irabazi zituzten zortedun batzuek, eta gainerakoek musikarekin gozatu zuten, eta hori ere sari bat da!

Bingo musikalean erabilitako playlist-a entzun nahi duzue? Hemen duzue Spotify-n: KLIKATU HEMEN . Birpasatu etxean, dantzatu sukaldean, eta prestatu hurrengorako!

Korrika berriro? Bai, berriro!

12:00ak aldera Gurutzutik irten eta Korrika berriro pasatu zen gure ondotik. Birritan gozatu genuen Korrikaz!

Quiz-a etxerako!

Egunean bertan egiteko denborarik ez genuen izan, baina orain zuek etxean jolastu dezakezue. Zenbat dakizue Korrikari buruz? Hemen duzue Korrikaren quiz-a: KLIKATU HEMEN . Familia osoarekin etxean jolasteako!

Hurrengo ekitaldian zu ere nahi zaitugu! Ez galdu Lauro Fundazioaren hurrengo plana!

Últimas noticias

2026/06/15
Carrera de coches eléctricos en Barakaldo
2026/06/09
El equipo Formulauro de coches eléctricos, en la carrera de Gasteiz
2026/05/11
Campus de verano 2026

Histórico de noticias