Oihane Dobaran, Espainiako Txapelketako azpitxapeldun Euskal Selekzioarekin

Oihane Dobaranek, Lauro Ikastolako DBH 2ko ikasleak, Mallorcan jokatu den Espainiako haur mailako waterpolo selekzioen txapelketan parte hartu du, Euskal Selekzioaren koloreak defendatuz. 

Parte hartzea bera jada harrotasunerako arrazoi bada ere, Oihanek paper garrantzitsua jokatu du finalera iritsi den taldean. Bidean, Madrilgo selekzio indartsua gainditu eta Kataluniakoaren aurka lehiatu dira finalean.

Azkenik, zilarrezko domina eskuratuta itzuli da etxera, bizipen ahaztezin batekin motxilan.

Zorionak, Oihane! Harro gaude zutaz eta hona iristeko egin duzun lan guztiaz.

Azken artikuluak

2026/03/29
Eider Arana, Lauroko ikasle eta jokalari ohia, San Mamesen omendua
2026/03/29
355 pertsona batu ginen KORRIKAren festari jarraipena emateko
2026/03/16
Kontu Artean: ipuinen magia familiarekin!

Albisteen historikoa